Urtarrileko eta otsaileko jardueren programa argitaratu du Orioko Udalak

Karkara 2020ko urt. 18a, 11:00

Orioko Udalak argitaratu berri du urtarrileko eta otsaileko kultur eta kirol ekintzak jasotzen dituen egitaraua

Urtarrilak 24, ostirala
- 17:30. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ekitaldia Karela kiroldegian, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
- 22:00. Artantxuriketan ikuskizuna. Arto-zuriketaren antzezpena, kantu eta kontakizunekin. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 2 eurotan.

Otsailak 1-2, asteburua
DBHko ikasleen irteera eskiatzera, Luz Ardiden-era, Gaztelekuak antolatuta. Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 20a.

Otsailak 7, ostirala
- 22:00. Alos Quartet taldearen kontzertua kultur etxean. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 5 eurotan.

Otsailak 8, larunbata
Arratsaldean. LH3-LH6 bitarteko ikasleentzako jolasak, Txurrumuski elkarteak antolatuta.

Otsailak 10, astelehena
- 19:00. Enric Benito onkologoaren hitzaldia, gaztelaniaz, Ikastolako aretoan, Mandalara taldeak antolatuta: Sabiduría y compasión. La esencia del acompañar. Doan da, baina aldez aurretik eman behar da izena, 648 487 489 telefonora deituta.

Otsailak 15, larunbata
- 17:00. Musika Eskolako dantza emanaldia kiroldegian.

Otsailak 17, astelehena
- 18:15. Ipuin-kontalaria kultur etxean: Miriam Mendoza.

Otsailak 21, ostirala
- 22:00. Maider Zabalegi kantariaren kontzertua kultur etxean. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 2 eurotan.

Otsailak 22, larunbata. Inauteriak eta Arraunaren Eguna
- 12:00. Txaranga ibiliko da kalez kale
- 13:00. Marmitako-errazioak (2 euro) eta txotxeko sagardoa (1,5 euro) banatuko dira Ibai Ondoko plazan.
- 16:00. Oria ibaiaren traineru-jaitsiera.
- 17:00. Inauteritako desfilea.

Otsailak 26, asteazkena
- 19:00. Hitzaldia Salatxo aretoan, Ahalduntze Eskolak antolatuta: Euskaltzaletasuna eta Feminismoa. Hizlariak: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel.

Otsailak 29, larunbata
- 20:00. Salatxo eta Eresmin (Antigua) abesbatzen kontzertua elizan.

OHARRA: Asteazkenero bingoa izango da kultur etxean 16:30ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide