Igandean Portugaleteko traineru jaitsiera jokatuko da. 38 traineruek parte hartuko dute San Nikolas Arraun Taldeak antolatutako VIII Traineru Jaitsieran, tartean Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen ontziak. Erlojuaren aurkako estropada izango da, eta taldeak minutuero aterako dira irteera puntutik. Gizonezko seniorrek eta jubenilek 5.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute, emakumezkoek eta beteranoek 4.000 metrokoa.
Igandean 13:00etan emango diote hasiera estropadari. Galindo errekako bokalean egongo da irteera puntua, eta Gran Hotel Puente Colgante hoteleraino joango dira ontziak.