Hilaren 24an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Bizi Dantza ikuskizuna eskainiko dute Orioko Karela kiroldegian, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Zuzeneko saioaz gozatu nahi dutenek Ikastolako idazkaritzan edo Kutixi tabernan eros ditzakete sarrerak. Horrez gain, nahi izanez gero internet bidez erosteko aukera ere jarri dute.