Hilaren 30eko greba antolatzeko bilera izango da gaur Orion

Karkara 2020ko urt. 13a, 10:15

Eragileak eta herritarrak bileran parte hartzera deitu dituzte. Gaur 18:30ean izango da, Salatxo aretoan.

Hilaren 30erako Greba Orokorra deitu dute Eskubide Sozialen Kartak eta sindikatuek Euskal Herrian. Greba herritarren artean sozializatzeko herriz herri greba batzordeak sortzen ari dira, eta Orion ere horretarako asmoa dute. Gaur egingo dute lehen bilera 18:30ean, Salatxo Aretoan.

Bertan grebaren aldarrikapenak azalduko dituzte, eta hurrengo astetarako ekintza sorta zehaztu. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek, eragileak eta herritarrak saretzeko aukera bikaina izango dela uste baitute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide