Lurraldeko dardozaleak Orion bilduko dira igandean, Connection Dartsek Balea jatetxean antolatutako topaketan. Egun osoko jardunaldia izango da, eta horren barruan bi txapelketa antolatu dituzte: goizean bakarkako txapelketa jokatuko dute, eta arratsaldean bikote itsuen arteko dardo txapelketa. Horrez gain, dardozaleen bazkaria ere egingo dute, jokalariek elkar ezagutu eta harremanak estutzeko.
Hurrengoa da igandeko egitaraua:
-09:30ean, bakarkako txapelketako izen-ematea irekiko dute.
-10:00etan, bakarkako dardo txapelketa hasiko da.
-14:00etan, dardozaleen bazkaria egingo dute.
-17:00etan, bikote itsuen txapelketako izen-ematea irekiko dute.
-17:30ean, bikote itsuen txapelketa*.
*Bikote itsuen txapelketan parte hartzen duten jokalariek zozketa batean parte hartzeko zenbakia lortu dute. Hala, martxoaren 13tik 15era Portugalen jokatuko den Casino Nazioarteko Dardo Liga jokatzeko bi lagunentzat txartela eta bidaia eskuratuko ditu saridunak.