Urtarrilaren 29rako, asteazkenarekin, urteko batzar nagusia deitu du Zaharren Babeslekuak. Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute, eta lehen deialdia 16:15ean izango da, eta bigarrena 17:00etan. Ohiturari jarraituz, Orioko alkateak, Anuska Esnalek, ere parte hartuko du batzarrean.
Hurrengoa da bilerako gai ordena:
1.- Presidentearen agurra.
2.- 2019ko urtarrilaren 16an egindako azken Batzar Nagusiaren akta irakurtzea, eta egokia bada, onartzea.
3.- Alkatearen hitzak.
4.- Ekitaldi ekonomikoaren itxiera, eta 2019 urteko balantzea.
5.- 2019ko jardueren memoria aurkeztea.
6.- Zuzendaritza batzerdeko kideak berritzea.
7.- Eskariak eta galderak.
Bestalde, gaur egungo zuzendaritzak jakinarazi du 2020ko kuotaren ordainketa batzorde berriak erabakiko duela.