Asteartean bilduko dira arrantzaleak Kantauri isurialdeko antxoa eta sardina arrantza akordioa adosteko, Getarian. Gipuzkoa, Bizkaia, Asturias, Galizia eta Kantabriako arrantzaleek azteazkenean Santanderren adostu zuten erabakia defendatuko dute Frantziaren aurrean.
Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiak, Urola Kostako HITZAri jakinarazi dionez, ez du aldaketarik espero arrantza akordioari dagokionez hilaren 14ko bileran. 2010ean sinatu zuten Bilboko itunean hitzartutakoa mantentzea espero dute frantziarrekin.
Antxoa eta sardinaren arrantza legeztatzea da akordioaren asmoa, arrantzako floten arteko desadostasun eta arazoak ekiditeko. Helburuetako bat da, esaterako, espazio eta denbora berdinean elkar ez topatzea.
Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiko presidente den Emeterio Urrestik, aldaketa handirik espero ez dutela azaldu du, eta iazko akordioaren baldintza berdinetan arrantzatzen jarraitzea aurreikusten dutela adierazi du.