Presoen aldeko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Oriotik

Karkara 2020ko urt. 7a, 12:15

Manifestazio jendetsua antolatu ohi dute urtarrilean presoen eskubideen alde Bilbon. Aurtengoa urtarrilaren 11n, larunbat honetan, izango da, eta bertaratzeko autobusa antolatu dute Oriotik.

Sarek eta Bake Bideak erakundeek antolatuta, Atera Bidera leloa izango du aurtengo presoen aldeko manifestazioak. Larunbat honetan, urtarrilaren 11n izango da mobilizazioa eta, ohi bezala, Oriotik autobusean joateko aukera izango da.

Manifestaziora autobusean joan nahi dutenek, Kolon Txiki tabernan eman dezakete izena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide