Heldu dira Errege Magoak Oriora

Karkara 2020ko urt. 5a, 20:32

Gaur goizean Erregeen Karteroak gutunak jaso ondoren, iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar ere Oriora. Arratsaldeko 18:30ean heldu dira herrira zimitorio azpira eta  kaleetan zehar ibili dira. Bikamiota pareraino joan dira Errege Magoa  danbor eta pandero erritmoan kabalkadarekin batera. Bidean, haurrak agurtu eta gozokiak banatu dituzte. Jarraian, Jesus haurtxoa agurtu dute Karela Kiroldegian eta urtero bezala kantuz hasi dute gaua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide