Bizarzuriren bisita eta gero, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen txanda izango da. Arratsaldeko 18:00etan iritsiko dira Oriora eta herrian barrena ibilbidea egin ondoren, geldialdia egingo dute 18:30ean zimitorio azpiko arkupean eta handik kiroldegira joko dute, urtero bezala.