Enric Benito onkologoak hitzaldia emango du Orion, otsailaren 10ean

Karkara 2020ko urt. 27a, 09:25

Enric Benito hitzaldi bat ematen.

Hitzaldian, "Jakituria eta gupida, laguntzearen oinarria" gaia izango du hizpide. Saioa otsailaren 10ean izango da, astelehenarekin, 19:00etan Orioko Ikastolako areto nagusian.

Orioko Mandalara taldeak antolatuta, "Jakituria eta gupida, laguntzearen oinarria" hitzaldia eskainiko du Enric Benito onkologoak. Benito onkologian doktorea eta zainketa aringarrien arloan aditua da. Gaur egun erretiratuta badago ere, Balear Irletako Zainketa Aringarrien Programako aholkularia da, baita espainiar estatuko eta nazioarteko unibertsitateetan irakasle gonbidatua eta Espainiako Zainketa Aringarrien Elkarteko ohorezko kidea ere.

Hitzaldia otsailaren 10ean izango da, astelehenarekin, 19:00etan Orioko Ikastolako areto nagusian. Mandalaratik jakinarazi dutenez, 180 lagunentzat tokia dago aretoan, eta dagoeneko bete da izen-ematea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide