Gaur arratsalderako jolas-tailerrak antolatu ditu Txurrumuskik herriko txikientzat

Karkara 2020ko urt. 2a, 12:20

Arratsaldeko 17:00etan hasi eta 19:00etara bitartean arpegiak eta karetak margotzeko aukera izango dute HH eta LH mailako herritarrek.

2020. urteari hasiera emateko gaur arratsaldean, jolas-tailerrak antolatu ditu Txurrumuskik herriko txikientzat. HH eta LH mailako haurrentzat karetak eta arpegia margotzeko eta jolas motzetan parte hartzeko aukera izango da, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Zakilaneko aldapan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide