Gainean dugu 2020. urtea, eta Orioko Udalak egutegi berriak argitaratu ditu dagoeneko. Egingo al dinagu?Orio feminista eta euskalduna da datorren urterako leloa; izan ere, udalak adierazi duenez, bi ardatz horiek landuko dituzte hurrengo hamabihilekoan: "euskararen sustapena eta emakumearen ahalduntzea".
"Tamaina txikikoa" da egutegia, eta herriko telefono agenda bat ere txertatu dute bertan. 3.000 ale kaleratu dituzte guztira, eta datozen egunetan banatuko dituzte etxez etxe. Dena den, udaletxean edota kultur etxean ere eskuragarri izango dira.