Errege Magoen Orioko kabalkadarako entsegua egingo dute gaur iluntzean

Karkara

Ikastolako pergolan bilduko dira gaur aurtengo kabalkadan parte hartuko duten herritarrak, entsegua egiteko. Datorren ostegunean zein larunbatean ere izango dira entseguak.

Gero eta gutxiago falta da Errege Magoen kabalkadarako, eta Orion prestakuntza lanei heldu diete dagoeneko. Gaur, astelehena, entsegua egingo dute aurtengo kabalkadan parte hartuko duten kideek. 19:00etan jarri dute hitzordua, ikastolako pergolan.

Datozen egunetan ere izango dira probasaio gehiago. Ostegunean, urtarrilak 2, 19:00etan bilduko dira berriro, ikastolako pergolan. Larunbatean, urtarrilak 4, toki eta leku berean elkartuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide