Orioko Herri Ikastolako DBH4ko gaztetxoek Elkartasun Tonbola egin zuten pasa den asteartean, hilak 24an. Tonbolan ateratako diruaren zati bat kurtso amaieran egingo duten bidaian erabiliko dute. Eta, beste zatia, Ruandara bidaliko dute. Antolatzaileak gustura geratu ziren lortutako emaitzekin eta herritarrak eskertu nahi izan dituzte.
Bestalde, tonbolarekin batera, otar baten zozketan parte hartzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Egunean bertan jakinarazi zuten irabazlearen zenbakia: 2423 zenbakidun txartelaren jabea da da saskia lortu duena.