Ostiralean zetazeo bat agertu zen Orioko Antilla hondartzan. Gipuzkoako Foru Alduniaren hondartza garbiketa zerbitzuak goizean bertan atera zuen balea hondartzatik eta Ambar Elkartera eraman zuten egin beharreko azterketak gauzatzeko.
Elkarteak sare sozialen bitartez partekatu duenez, Orion agertu zen zeroi edo kaxalote pigmeoa oso zetazeo espezie arraroa eta ezezaguna da. "Azken 25 urtean Ambar elkarteak espezie honetako 3 bale soilik erregistratu ditu, 2005an, 2006an eta 2017an. Honako hau izan da lehenengo aldia Euskadin espezieari azterketa osoa egiteko aukera izan duguna", adierazi du elkarteak sare sozialaren bitartez.
Jakinarazi dutenez, bi metrora iristen ez den bale gaztea harra da eta harrituta geratu dira azterketan aurkitu dutenarekin "Hainbat kostila apurtuta zituen eta birikako edema bat. Horrez gain, urdailean plastiko ugari atzeman diogu".