Asteazkenean, berriz, Eguberri egunean, Ikatza Fest-ek hartuko du Gaztetxea, beste urte batez.18:30etik aurrera, hiru kontzertu eskainiko dituzte inguruko herrietako hiru taldek: Usurbilgo Dizerdit taldea, Zarauzko Hägendäs taldea, eta Zarauzko zein Oreretako Peedöh taldea.
Egitaraua abenduaren 28an, larunbatarekin itxiko da urteroko bertsio gauarekin.Lotsa alde batera utzi eta oholtza gainera igotzera animatu dituzte herritarrak. Parte hartu nahi dutenek, K2 eta Errusta tabernatan eman dezakete izena abenduaren 22a baino lehen. Egunean bertan, arratsaldeko 19:00etan azaldu beharko dute Etxeluzera. Horrez gain, aurrez gaztetxean entseatzeko aukera izango du nahi duenak. Entseguak adosteko, astero, astearteetan 19:30ean azaldu besterik ez dute Etxeluzera, antolatzaileak bertan egongo dira.