Musika, dantzak eta umorea, Herribil jaialdian

Karkara

Herribil jaialdiak hartu zuen atzo Orioko Karela kiroldegia. Harribil dantza taldeak antolatutako ekitaldi honen 15. edizioa zen, eta aurreko urteetan bezala, ez ziren musika, euskal dantzak eta umorea falta izan.

Gonbidatu bereziak ere igo ziren oholtzara: Salatxo abesbatza, Danbolin Musika Eskola eta Talai Mendi Dantza Taldea, hain zuzen ere. Kontxako Bandera irabazi duen Orioko Arraunketa Elkarteko emakumeen taldeak ere aitortza jaso zuen atzo. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide