Gabon eskean irten dira Ikastolako eta Zaraguetako ikasleak

Karkara

Herriko hainbat puntutatik irten dira goizeko 11:00ak aldean Gabon eskean Zaraguetako eta Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak. Herriko gune desberdinetan abestu dute adin taldeetan banatuta. Bitartean, Ikastolako DBHko ikasleek tonbola antolatu dute, urtero bezala. Aurten, ordea, ikastola pareko plazan jarri dute postua Herriko Plazako lanak direla eta. Eguerdira bitartean bertan egongo dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide