Aurki hasiko dira Gabonetako oporrak, eta aldaketak izango dira Orioko kultur etxeko eta udal liburutegiko ordutegian. Orioko Udalak azaldu duenez, abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra bitartean, arratsaldez itxita egongo dira kultur etxea zein liburutegia.
Goizez irekiko dituzte, 09:00etatik 13:00etara.