Atzerapenak edo aldaketak egon daitezke bihar Lurraldebusen garraio zerbitzuan

Karkara

Euskotrenek jakinarazi duenez, Lurraldebuseko Zumaia-Donostia UK09, UK10 eta UK11 autobus zerbitzuetan atzerapenak edo aldaketak egon daitezke eguerdi partean manifestazio bat dela eta.

Euskotrenek jakinarazi du, bihar, abenduak 16, atzerapenak egon daitezkeela Lurraldebusen zerbitzu batzuetan, Donostian 12:30ean dagoen manifestazioa dela eta. Zumaia-Donostia UK09 UK10 eta UK11 autobus zerbitzuetan izango du eragina.

Garraiobide publikoen euskal erakundeak ez du zehaztapen gehiago eskaini, baina beraiekin harremanetan jartzeko bideak zein diren gogorarazi du:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide