Biren bikote akustikoak kontzertua eskainiko du ostiralean Orion

Karkara

Bihar, 20:00etan izango da emanaldia. Doan izango da sarrera, eta aldez aurretik ez da gonbidapenik eskuratu beharko.

Ondarruko (Bizkaia) Biren bikote akustikoak Orion emango du kontzertua bihar. 20:00etan igoko dira kultur etxeko oholtzara, iluntzea abesti artean girotzera. 2020. urteko aurreneko emanaldia izango da bertan.

Kultur etxeak azaldu duenez, doan izango da sarrera, eta aldez aurretik ez da gonbidapenik eskuratu beharko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide