Herriko bi ikastetxeetako haurrek, bide-heziketako ikastaroa egin dute aurten ere, eta bertan egindako marrazkiak kultur etxeko areto nagusian daude ikusgai gaurtik abenduaren 13ra bitartean.

LH3tik LH6ra bitarteko haurrek egin dute aurten ikastaroa, eta marrazkien erakusketa goiz eta arratsaldez izango da irekita kultur etxearen ordutegiaren barruan, 9:00-13:00 eta 16:00-20:00.