Atzo, Euskararen Eguna, Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sariak banatu zituzten Orioko kultur etxean. Epaimahaiaren arabera, aurten "aspaldiko oparoena" izan da parte hartzea, eta gainera, "kalitatez ona" izan dela ere nabarmendu dute. Hala, "saritzeko moduko lanak saritu gabe" geratu direla adierazi dute.
Orain artean bezala, batetik, epaimahaiak hiru lan onenak saritu ditu ipuinen atalean zein bertso edo olerkien atalean. Bestetik, baina, bi accesit banatu ditu atal bakoitzean.
Hona hemen Euskaraz Gazte lehiaketako aurtengo irabazleak:
- Ipuinen atala:
- 1. saria: Kofradia. Iñigo Gaiton
- 2. saria: Ibai, Itxaso eta olagarroa. Iñaki Iturain
- 3. saria: Eskolako bidea. Ane Etxabe
- Accesitak: Jota Leiho izkinan eseri zen. Libe Larrarte, eta Ipuin motza. Iona Rekarte
- Olerki edo bertsoen atala:
- 1. saria: Prefosta, lagün! Garazi Urretabizkaia
- 2. saria: Horiya. Xabier Sukia
- 3. saria: Kofradiari. Mikel Iruretagoiena
- Accesitak: Eta bazoaz, ttipi ttapa. Josu Galdos, eta Maitasuna eta pazientzia. Rosi Lazkano
Orioko Udaleko ordezkariak, epaimahaiko kideak zein sarituak elkartu ziren atzoko ekitaldian. Aurten, Eli Manterolak (KARKARAren izenean), Eli Lasa Aiako Udaleko Kultur teknikariak eta Jabi Zabaleta Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak osatu dute epaimahaia.