Asteburuko futbol partidak

Karkara 2019ko aza. 29a, 09:52

Orioko futbol taldeek jardunaldia izango dute asteburuan.

Gizonezkoen preferente maila
Ikasberri - Orio partida jokatuko da, larunbatean, 10:00etan, Garmendipen

Emakumezkoen preferente maila
Axular - Orio partida igandean izango da, 12:00etan, Puio zelaian.

Gizonezkoen lehen kadete maila
Zarautz - Orio partida Asti Txiki zelaian jokatuko dute, igandean, 11:00etan.

Mutilen ohorezko infantil maila
Zumaia -Orio partida izango da, igandean, 10:30ean, Aita Mari zelaian.

Nesken infantil maila
Zarautz - Orio partida Asti Txiki zelaian izango da, larunbatean, 09:30ean.

Mutilen infantil txiki maila
Orio -Urola partida izango da, igandean, 12:00etan, Orioko Medibeltz zelaian.

Atsedenaldia: gizonezkoen ohorezko jubenil mailako eta kadete lehen mailako taldeek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide