Istripua izan dute zazpi ibilgailuk AP8 autobidean

Karkara 2019ko aza. 28a, 08:26

08:00ak aldera gertatu da ezbeharra, AP8 ibilbidean zazpi ibilgailuk atzetik elkar jota. Lau pertsona arinki zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte.

Zazpi autok elkarren aurka talka egin dute atzetik  Bilborako noranzkoan, Orio pareko AP8 autobidean. 08:00ak aldera gertatu da istripua, eta ertzaintzaren arabera, lau pertsona arinki zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte. Une honetan hiru kilometro inguruko ilarak daude autobidearen puntu horretan, oraindik ez dutelako autorik erretiratu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide