Erregeen kabalkada antolatzeko bilera izango da bihar Orion

Karkara 2019ko aza. 26a, 12:30

Orioko Udaleko Kultura Sailaren eskutik, Errege Magoen aurtengo kabalkada prestatzeko bilera egingo dute bihar, asteazkena.

19:00etan bertaratzera dei egin dute, Orioko kultur etxera. Herritarren proposamenak jasotzea eta egitaraua osatzea da Kultura Sailekoen asmoa; hala, eragile, guraso zein norbanakoak gonbidatu dituzte bilerara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide