Umore tailerra egingo dute ostiral arratsaldean Orioko gaztetxean

Karkara

Tailerrean parte hartzeko ondo pasatzeko gogoa besterik ez dela behar adierazi dute antolatzaileek.

Hilaren 29rako, ostiralerako, umore tailerra antolatu dute Orioko Etxeluze Gaztetxean. Aitor Arregik gidatuko du saioa, eta 17:30ean hasiko da. Bertan parte hartzeko ondo pasatzeko gogoa besterik ez dela behar adierazi dute antolatzaileak. Horrez gain, arropa erosoa eramatea ere gomendatu dute. Hala, oriotarrak eta aiarrak tailerrean parte hartzera gonbidatu dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide