Azaroaren 23an, larunbatean, Dispertsioff dispertsioaren aurkako eta presoen eskubideen aldeko herri ekimena ospatuko da Orion. Egun osoko egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek.
EGITARAUA:
Azaroak 23, larunbata.
10:00. Mendi martxa Usurbildik Oriora. "Xua gurasoekin etxera". (Bordatxo errotondatik irtengo dira 9:30ean oinez doazenak, 10:30ean, korrika eta 11:00etan txirrinaz.
12:00. Mendi martxari ongi etorria. Lekuko aldaketa autopista azpian. Ondoren, ekitaldia ikastolako plazan.
14:30. Herri bazkaria Etxeluze Gaztetxean, musikaz girotuta. (Babarrun jana, aukera beganoa ere egongo da).
20:30. Kontzertuak. Rodeo (Zestua), Kaskezur (Elizondo), Arrotzak (Donostia), Hart (Azpeitia), Tropical Ice land
02:00. DJ-ak goizaldera arte.
Sarrerak salgai daude, jada, Gabon, Aterpe eta K2 tabernatan. Bazkarirako sarrerak 20 euro balio ditu (5 euro haurrak). Kontzertuetarako sarrerak 8 euro. Bazkarirako eta kontzertuetarako sarrera batera erosita, 25 euro.