Bideoa: Aitor Sarasuaren heriotzaren urteurrenean, 'Ilun beltzean' abestia aurkeztu dute

Karkara 2019ko aza. 19a, 15:30

Duela urtebete zendu zen Aitor Sarasua bertsolaria, eta haren omenez, 'Ilun beltzean' kantua sortu dute ahaideek. Sarasuaren hitzei musika jarri diote horretarako, eta emaitza argitaratu dute dagoeneko. Hona hemen.

2018. urteko azaroaren 14an hil zen Aitor Sarasua Maritxalar bertsolaria. Aretxabaletarra zen jaiotzez, baina Oriokoak zituen gurasoak. Haren heriotzaren aurreneko urteurrenean, gogoan izan dute senideek eta gertukoek, eta musikaren bidez omendu dute. Hain zuzen, doinua jarri diete bertsolariaren hitzei, eta Ilun beltzean abestia osatu dute. Oier Sarasuak sortu du musika.

Hurbileko pertsona bat galdu zuenean idatzi zituen hitzak Sarasuak: "Oroimenean, bihotzaren magalean, joan zirenak, badiraute airean usainak bezala".

Dagoeneko ikusgai dago Ilun beltzean abestia, sareetan. KARKARAra ere ekarri dugu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide