Munto inguruko argiteria hondatu eta kalean argirik gabe egon dira azken gauetan

Karkara 2019ko aza. 19a, 09:30

Kaleko argiteria sistemaz arduratzen den zerbitzua arazoa konpontzen ari da.

Azken bi gauetan ilunpetan egon da Munto eremua, kale argiteria matxuratu egin delako. Dena dela, jakinarazi dute, kaleko argiteria sistemaz arduratzen den zerbitzu teknikoa jakinaren gainean dagoela, eta arazoa konpontzen ari direla. Beraz, laster kale-argiak beti bezala martxan egotea espero dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide