Euskara eta turismoa hizpide izango dituzte ostegunean, Orion

Karkara 2019ko aza. 18a, 16:00

Asteazkenera arte zabalik izango da 'Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak' jardunaldian izena emateko epea.

Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak jardunaldia egingo dute etzi, Orioko Arraunetxen. UEMAk eta UEUk antolatu dute topaketa, Orioko Udalaren babesarekin, eta euskarak eta turismoak nola elkar eragiten duten aztertuko dute sektoreko adituek. Asteazkenera arte zabalik izango da jardunaldian izena emateko epea, UEUren atarian

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide