'Everybody needs... heroes!' antzezlana, bihar Etxeluzen

Karkara 2019ko aza. 14a, 13:45

Xabier Artiedaren eskutik, 'Everybody needs... heroes!' antzezlana izango da bihar gauean, Etxeluze gaztetxean. Komedia eta keinu bidezko komunikazioa uztartzen ditu lanak, eta "egunerokotasunean heroikotzat jotzen ditugun pertsonak eta fantasiak" ditu hizpide.

Lau heroi dira protagonistak, eta "jokoa eta zentzugabekeria" izango dituzte helduleku. Ruben Hernandezek eta Julio Cesarrek zuzendutako antzezlana da, eta oriotarrek bihar ikusi ahalko dute gaztetxean, 20:00etan hasita. Sarrerak unean bertan izango dira salgai, 5 euroan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide