Gutuna: Herritar baten erantzuna hauteskunde eguneko 'Atzo, ezin bozkatu' gutunari

Karkara 2019ko aza. 13a, 17:09

Honako gutuna helarazi dio KARKARAri oriotar batek, igandeko  hauteskundeetan Orioko Ikastolan gertatutakoaren inguruan herritar batek idatzi zuen gutunari erantzuteko. 

Webgunean herritar batek idatzitako gutuna irakurri dut eta erantzun egin nahi nioke, pasa den igandeko ikastolako pibotearen kontua argitzeko. Ni ere han nengoen kontatzen zuena gertatu zenean. 

Gutuna idatzi zuenak, kotxea Andre Mari Arantzazuko sarreran utzi zuen, sarrera bera oztopatuz, eta gizona besotik helduta ikastolako mahaian agertu zen haserre batean eta gaizki esaka. Momentu horretan, Divinak pibotea atera zuen, eta berehala abisatu zitzaion pasara oztopatzen ari zen bere kotxea pergolara sartu zezakeela gizonaren mesedetan.


Itxuraz, haserreak ez zion horrelakorik egiten utzi. Iruditzen zait entzun ere ez zuela egiten, zuen haserrearekin.
Hurrengoan, denengatik gaizki esaka hasi beharrean, hasieratik laguntza eskatzea onena, seguru jasoko duzula eta, baita gazteena ere!

Erlazionatuak

Gutuna: Atzo, ezin bozkatu

Karkara 2019 aza 11 Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide