Benito Lertxundik azaroaren 16an, larunbatean Orion eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da kantariaren osasun arazo bat dela eta. Hilabetez atzeratu dute kontzertuaren data, abenduaren 28an izango da larunbatarekin, Orioko Karela kiroldegian 22:00etatik aurrera.
Erositako sarrerek balioko dute bata berrirako, baina sarrera itzuli eta dirua berreskuratu nahi dutenek aukera izango dute horretarako.
Sarrera fisikoak dituztenek erositako lekuan itzultzeko aukera dute, Kutixi kafetegian edo Ontza paper dendan. Internet bidez erosi zutenek, info@kantaitaenea.com helbidera idatzi beharko dute, izen abizenak, eta sarrera erosteko erabilitako korreo elektronikoa emanaz. Egun batzuen buruan sarreren dirua itzuliko da plataformatik, ordaindutako txartel zenbakira.