'Everybody needs... heroes!' antzerkia izango da ostiralean Etxeluzen

Karkara

Xabier Artiedak aurkeztutako antzezlanak, egunerokotasunean heroikotzat hartzen diren fantasiak eta pertsonak islatuko ditu, jokoaren eta zentzugabekeriaren bitartez.

Azaroaren 15ean, ostiral honetan Everybody needs... heroes! antzerkia eskainiko dute Etxeluze Gaztetxean, 20:00etan hasita.

Xabier Artiedak aurkeztutako antzerkia da, lau heroi protagonistatzat dituen keinu bidezko pieza komiko eta eroa da. Egunerokotasunean heroikotzat hartzen ditugun fantasiak eta pertsonak islatzen ditu lanak, jokoaren eta zentzugabekeriaren bitartez. 

Sarrerak ostiralean bertan egongo dira salgai Etxeluzen 5 euroan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide