Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak izan dira gaur. Euria, haizea eta hotza eguneko protagonista nagusiak izan badira ere, hauteslekuetara bertaratu dira oriotarrak bozkatzera. Denera, herritarren %69,41ak eman du botoa; apirileko deialdiarekin alderatuta 5,23 puntu egin du behera parte hartzeak.
Emaitzei dagokionean EAJ izan da alderdirik bozkatuena botoen %40,88a lortuta. EH Bilduk 1.033 bozka lortu ditu, botoen %33,84a. Ahal Dugu izan da hirugarren indarra 336 botorekin, eta 302 boto jaso ditu PSOEk. PPk 72 boto lortu ditu, Ciudadanosek 8, eta VOXek 26. Bestalde, 20 boto baliogabe zenbatu dituzte eta 13 zuri.
Apirileko hauteskunde orokorretako datuekin alderatuta, 69 boto gehiago jaso ditu EH Bilduk, eta 105 boza galdu ditu EAJk. Horrez gain, behera egin dute Ahal Duguk, PSE-EEk eta baita Ciudadanosek ere.
Botoak | ||
![]() |
EAJ | 1.248 |
![]() |
EH Bildu | 1.033 |
![]() |
AD-IU-EQUO | 336 |
![]() |
PSOE | 302 |
![]() |
PP | 72 |
![]() |
VOX | 26 |
![]() |
C´S | 8 |
PACMA | 5 | |
PUM+J | 3 | |
RECORTES CERO-GRUPO VERDE | 2 |