Asteburuan ez dute plaza oinezkoentzat egokituko, obrak direla-eta

Karkara 2019ko aza. 9a, 18:06

Asteburu honetan, plazatik barrena sartuko dira ibilgailuak herrira, eta moilako errepidea zeharkatuz atera ahal izango dute.

Orioko Udaletik jakinarazi dute, asteburuan herriko plaza ezin izango dela oinezkoentzat egokitu, plazako obren gorabeherak direla eta herritarren segurtasuna bermatzearren. Beraz, aste egunetan bezala, plazatik barrena sartuko dira ibilgailuak herrira, eta moilako errepidea zeharkatuz atera ahal izango dute. Aldaketak sortu ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu dute udaletik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide