Gaur arratsaldean izango da berriz martxan kultur etxearen atzeko igogailua

Karkara 2019ko aza. 8a, 11:32

Egun batzuetan matxuratuta egon da igogailua eta atzo goizean hasi ziren langileak konponketa lanak egiten.

Kultur etxearen atzeko igogailua matxuratuta egon da egun batzuetan eta atzo goizean hasi ziren langileak konponketa-lanak egiten, behin beharrezko materialak iritsi zirenean.

Gauzak ondo bidean, gaur  konponduko dute eta, beraz,  arratsalderako erabilgarri izango da berriro igogailua.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide