Astelehenean hasiko dira entrenamentuekin arrauneko emakume seniorrak

Karkara

Entrenamentuei ekin aurretik, larunbat honetan bilera antolatu dute OAEko lehendakariak, entrenatzaileak eta prestatzaileak.

Arraun denboraldi berria hastear dela, Orioko neska seniorrak astelehenean ekingo diote entrenamentuei. Datorren larunbatean, azaroak 9an, deialdi berezia antolatu dute Orioko Arraunketa Elkartetik, arraunlarien sentsazioak, asmoak eta helburuak partekatzeko.

Arraunetxen izango da bilera 16:00etatik aurrera. Bertan izango dira Iosu Esnaola lehendakaria, Xanti Zabaleka entrenatzailea eta Rafa Gonzalez de Txabarri prestatzailea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide