Iñake Irastorzak aktore onenaren saria jaso du Serbian

Karkara

Antxoni film laburrean egindako interpretazioari esker jaso du Irastorzak Hrizantema zinema festibalean saria.

Iñake Irastorzak emakumezko aktore onenaren saria jaso du Serbian ospatzen den Hrizantema zinema festibalean, Ruben Sainz zuzendariak gidatutako Antxoni lanari esker.

14 minutu irauten dituen film laburrak hainbat sari irabazi ditu, jada. Frantziako Cinemed Festival Cinéma Méditerranéen Montpelierre sarietan ikusleen saria jaso du Irastorzaren labur metraiak. Hendaia Film Festival-ean berriz, Egoitz Lasak, gizonezkoetan, interpretazio onenaren saria jaso zuen. Beste hainbat zinema jaialdietan ere jaso ditu epaimahaiaren aipamenak.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide