Europako Softball Txapelketan izan dira lau oriotar

Karkara

Gozategi, Carrera eta Etxeberriak zilarrezko domina eskuratu dute Espainiako selekzioarekin. Arnalek laugarren postuan amaitu du Kanariar Irletako selekzioarekin.

Europako Softball Txapelketa jokatu da urriaren 30etik azaroaren 2ra bitartean Bartzelonan. 35 urtetik gorako txapelketa izan da eta bi kategoriatan jokatu da, emakumezkoena eta gizonezkoena.

Bertan izan dira lau jokalari oriotar, Mirentxu Gozategi, Rebeka Carrera eta Elena Etxeberria. Espainiako taldearekin jokatu dute, Txekia, Bulgaria, Suedia, Danimarka eta Italiaren aurka. Taldeak, finalera iristea lortu zuen baina Italia gailendu zitzaion azken partidan eta zilarrezko dominarekin itzuli dira etxera.

Gizonezkoetan, berriz, Patxi Arnal OBBko entrenatzaileak hartu zuen parte, Kanariar Irletako selekzioarekin. Laugarren postua lortu zuen taldeak.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide