Lau pilota partida jokatuko dira asteburuan herriko frontoian

Karkara 2019ko aza. 4a, 16:23

Azaroaren 8an jokatuko dira ligaxkako norgehiagokak, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Gipuzkoako kluben arteko ezker hormako txapelketak Orioko frontoia hartuko du beste behin azaroaren 8an, ostiralarekin. Ligaxkako lau partida jokatuko dira jardunaldi honetan eta eskuz banakako infantilek emango diote hasiera.

19:00etatik aurrera, Orioko M.Muruak Alde Zaharra izango du aurkari. Jarraian, A.Etxeberriak Hernaniren aurka neurtuko ditu indarrak eta hirugarrenik, M. Zabalak Oiarpe izango du lehiakide. 

Lehenengo urtekoen partida amaituta, eskuz binakako nagusien lehenengo mailaren txanda izango da. Lertxundi eta Aranalde bikoteak, Andoaingo Gazteleku bikotea izango du aurkari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide