Auto istripua izan da AP8 autobidean, Orio parean

Karkara 2019ko aza. 2a, 17:25

AP8 autobidean errepideko erdibitzailearen aurka jo du auto batek Orio parean, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez da zauriturik egon.

Une honetan auto pilaketak eragiten ari da istripua, eta ezbeharra nola gertatu den ikertzen ari da ertzaintza. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide