Hitzaldia Feli Oregik emango du eta urriaren 30ean izango da, asteazkenarekin, 17:30ean, Salatxo aretoan. Bertan, haurren garapena, jaiotzen direnetik zazpi urte bete arte, gaia hizpide izango du Oregik.
Haurreskolako guraso-batzordeak antolatu du hitzaldia, Udalaren laguntzarekin.
Feli Oregi hizlari
Feli Oregi lehenago ere izan da Orion, Haurreskolak gonbidatuta. Padovan metodoan prestakuntza jasotakoa da eta, horrez gain, aditua da logopedian, osteopatian, entzumena eta hizkuntzan eta psikomotrizitatean.