Albitzuri Handi txapelketan parte hartuko dute Orioko eta Aiako harri-jasotzaileek

Karkara 2019ko urr. 22a, 14:33

2015ean, Aimar Galarraga Albitzuri Handi harria jasotzen. (Andoni Uzkudun/Ataria)

Txapelketan 8 harri-jasotzaile izango dira, horietatik bost Joseba Ostolazaren Eskolakoak.

Azaroaren 16an, igandearekin, Albitzuri Handi harri-jasotze txapelketa jokatuko da Amezketako Lanularri pilotalekuan, eta bertan izango dira Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideak. "Harri-jasotzaileentzat berezia izaten da txapelketa hori, kirolari bakoitzak bere helburuak markatzen baititu: batzuek harri baldar hori jaso dutenen zerrendan sartu nahi izaten dute, besteek berriz beren marka pertsonala hobetzea edo txapelketa irabaztea izaten dute helburu", azaldu du sare sozialetan Joseba Ostolazak.

Txapelketan 8 harri-jasotzaile izango dira, horietatik bost, Joseba Ostolazaren Eskolakoak: Jokin Eizmendi, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi Kortaberri eta Josu Urbieta.

Txapelketa 17:00etan hasiko da, eta sarrerak 15 eurotan izango dira salgai.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide