Arkupe elkarteak, Orioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak urriaren 14an jarri zuten martxan Orioko Merkatarien Ginkana. Hala, dinamikan parte hartzen duten herritarren artean, erosketak egiteko 100 euroko lau bono zozkatuko dituzte aurki. Zozketan parte hartu ahal izateko, baina, Arkupe elkarteko gutxienez sei saltegitan egin beharko dute erosketaren bat, urriaren 28a baino lehen.
Hain zuzen, antolatzaileek azaldu dutenez kartoizko txartel bat eskuratu beharko dute herritarrek Arkupeko edozein saltokitan, eta bertan zigiluak jarriko dizkiete erosketak egitean. Sei zigilu lortzean, elkarteko edozein establezimendutan aurkeztu beharko dute txartela, hilaren 28a baino lehen. Urriaren 30ean jakinaraziko dute zeintzuk diren zozketa irabazi duten lau herritarrak.
Honakoak dira Arkupe elkartea osatzen duten guneak:
Dendak
- Dorronsoro
- Mauka liburudenda
- Kaioa
- Gozategi Frutadenda
- Aliprox Uranga
- Eki-Lorea
- Itziar Kirolak
- Patxi Oliden Harategia
- Izarra Elektrogailuak
- Muebles Lizaso
- Rosana argazkilaria
- Uranga Burdindegia
- Rosa Haur-arropak
- Orio Optika
- Iparragirre Autozerbitzua
- Zipristin Imprimategia
- Ttipi-Ttapa
- Soia
- Lucia Oinetakoak
- Argiñe
- Mara
Ostalaritza
- Arkaitz Taberna
- Sayalero
- Kutixi
- Xixario Erretegia
- Itzala Kafetegia
- Gabon Taberna
- Boga-Boga
- Baraka Taberna
- Restaurante Antilla
- Salatxo Taberna
- Goxoki Azkue
- Aterpe Taberna
- Sukia Taberna
- Gure Txoko
- Errusta
- Mola Mola
- Tragoxka Taberna
- Orioko Barra
Zerbitzuak
- Egarmendia SL
- Orio Hizkuntzak
- Expo Elektrizitatea
- Seguros Bilbao
- Luis Perez Achega