Datozen San Nikolas Jaiak ez dira Herriko Plazan ospatuko

Karkara 2019ko urr. 20a, 10:00

Festa gunea Ikastola aurreko plazara lekualdatuko da. Eta, aurten, lehenengoz, ez da tiobiborik izango.

Plazako obrak direla eta aurtengo San Nikolas jaietako festa gunea Ikastola aurreko plazara lekualdatuko da. Festa batzordeak festa guneari indarra ematea erabaki du antolatuko diren kultur aisialdi ekitaldiekin. Horrela, aurten, ez da tiobiborik izango. Gunean, karpa handi bat jarriko da eta bertan egongo dira oholtza eta txosna musika ekitaldi guztiak bertan egiteko. 
Festen programazio osoa azaroko lehenengo asteetan egingo du publiko batzordeak. 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide