Kataluniako hainbat buruzagi politiko eta soziali ezarri dizkieten zigorrak direla eta, Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE, HIRU) langileen elkarretaratzeak deitu ditu gaurko ‘Erreferenduma ez da delitua. ASKATASUNA’ lelopean.
Orioko Udalak bat egin du deialdiarekin eta herritarrak deitu ditu Orioko elkarretaratzean parte hartzera. 12:00etan izan da elkarretaratzea plazatik elizara igotzeko aldapan.
10 minutuko elkarretaratzea egin dute bertaratu direnek estelada eskuan hartuta. Preso politiko katalanei elkartasuna adierazteko eta bozkatzea ez dela delitu aldarrikatzeko.
u
Udaleko langile eta herritarrez gain, Orioko Herri ikastolako irakasleek ere hartu dute tartea aldareikapenerako. Baita Aiako Indaux enpresako langileek ere.