Larunbaten OAEko emakumezko arraunlariekin egoteko aukera izango da Urbilen

Karkara 2019ko urr. 18a, 11:30

Euskotren ligan eta Kontxako Banderan garaile izan diren arraunlariak Urbil Merkatal Zentroan izango dira urriaren 19an, larunbatarekin,  arratsaldeko 18:30etik aurrera. Bertaratzen direnek txapeldunekin eta traineruarekin argazkia ateratzeko eta arraunlariek sinatutako posterrak eskuratzeko aukera izango dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide